XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARTXOA

Martxoak 2

PRAGAKO SANTA INES , birjina, II. Ord.

II. Ordenak nahierazko oroipena

Ines, Bohemiako Ottokar I. erregearen alaba, 1205 inguruan Pragan jaio zen.

Bere aitak eskainitako ezkontza ezetsi eta berak eraikitako klaratarren komentuan sartu zen. Eta urte luzeetan bertako abadesa izango da.

Aparteko adiskidetasuna izan zuen Klara santuarekin eta frantziskotar onbideari buruzko gutun batzuk ere jaso zituen bere eskutik. 1280 eta 1283 urteen bitarte horretan hil zen.

Sarrera antifona

Poztu gaitezen eta alaitu, guztien Jaunak birjina santu eta ospetsu hau maitatu duelako.

Otoitza

Jainko Jauna,
Pragako Ines birjina santuari
lurreko erreinua baino zerukoa nahiago izaten
irakatsi zenion,
apaltasun eta pobretasun bidetik
Kristo zure Semearekin bihotz-bihotzez elkar zedin;
egizu, gogo-bihotz osoz gorets zaitzagula
onik gorena zaren Hori,
eta senide guztiak Kristoren maitasunaz maita ditzagula.
Zure Seme Jesu Kristo.

Oparigaien gainekoa

Eman, Jauna, guri eskaintza honen fruituak;
Ines birjina santuaren antzera,
bekatuaren zaharkeriatik garbi gaitezen
eta, jainkozko bizitzan aurrera eginez, berritu.
Jesu Kristo.